Azken egunetan lan ta lan ibili gara Gaztetxea atontzen eta honen berri eman nahi dizuegu. Kanpoko aterpea bota egin dugu eta berri bat eraikitzen ari gara; Leku zabala izango da hau, oso aproposa ekintza jendetsuak burutzeko adibidez. Gainera errekaren parean baranda bat jartzen gabiltza bidea ziurragoa izateko, eta kanpokaldera ematen duen etxearen pareta zuritzen hasi gara itxura txukuna izan dezan.
Lan handia dago egiteko, eta beraz pixkanaka pixkanaka goaz baina betiere oso gogotsu. Gazte asanbladatik Gaztetxera etortzera gonbidatzen zaituztegu, hau ikustera, hitz egitera edota lanera etorri zaitezte! Gaztetxea badaukagula! Gurea eta denontzat delako!


0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada