2010/01/28

Santa Ageda Eguna

Otsailaren 4ean arratsaldeko 18.00etan gaztetxean geratu gara herritik zehar santa ageda abesteko. Herriari gure aldarriak plazaratzeko eta herritik gure doinu finekin zarata apur bat egiteko. horregatik otsailaren 4an gurekin batera herritik santa ageda abestera gonbidatzen zaituztegun. ANIMA ZAITEZTE ETA EZ AHAZTU BASERRITARREZ JANZTEA!!

Abestia:

Santa Ageda bezperan gatoz
poza ezin disimula
ospa dezagun Sopelan berriz
gaztetxea daukagula

Nahiz ta udalak trabak jarri ta
izan mila tira bira
etxe horretan dortuko dugu
gazteon alternatiba

Santa Ageda bezpera da ta
kantari gatoz borrokan
etxe huts denak gure ahotsez
okupatzeko asmotan

Lasai zaitezte etxerik etxe
ez gatoz dirua batzen,
obretarako zuen laguntza
baino ez dugu eskatzen

Sopelan ate joka gabiltza
jakin deizuen horrela
gure ateak beti zabalik
izango dituzuela.

Egilea: Jone Uria

Doinua:

http://www.youtube.com/watch?v=Ny4XPwjNwK4

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada