
Plaza Beltza Kultur elkarteak, datorrean eguenean,maiatzak 27, Plaza Beltza kulturgunean burutuko den bideo aurkezpenera gonbidatzen zaitu. Gite-Ipes elkartearen laguntzari esker, Patrizia Muñozek zuzendutako "Llegar a Euskal Herria helmuga" dokumentala ikusteko eta bertan parte hartzen duten protagonistekin (Luz Amparo Pimiento, Periko Solabarria, e.a.) hitz egiteko aukera izango dugu.
EUSKAL HERRIA HELMUGAGure lurraldeak gizon emakume asko bidali ditu atzerrira eta gizon emakume asko ekarri ditu atzerritik. Patrizia Muñozek zuzendutako dokumentalean Euskal Herrira bi une ezberdinetan etorritako migrazioa agertzen zaigu aurrez aurre. Alde batean, 1950 eta 1960 hamarkadan etorritakoak. Pertsona hauek industrian lan egitera etorriak ziren Espainiako estatuko gainontzeko lurraldeetatik. Bestaldetik, azken urteetan etorritakoak. Pertsona hauek mundu osotik etorriak dira zerbitzu eta gainontzeko lanetan jarduteko.
Patrizia Muñozek bi pertsona esanguratsu elkarrizketatzen ditu migrazio bien artean dauden puntu komunak azalarazteko. Alde batetik, Luz Amparo Pimiento agertzen zaigu. “La posada de los abrazos” izeneko egitasmoaren asmatzaile eta partaidea. Luz Amparok azken urteetako migrazioaren gainean hitz egiten du: arazoak, emigratzeko arrazoiak, Euskal Herrira iristea, ea. Beste aldetik, Periko Solabarria, langile, sindikalista eta diputatu ohia. Perikok 1960. hamarkadako migrazioaren gainean ari da.
Dokumentalean zehar Policarpo Fernandezek 1960ean grabatutako film bat “Bilbao ignorado” delakoaren irudiak agertzen dira protagonisten hitzak irudikatzeko asmoz. Policarpo Fernandezen irudiek garaiko Bilbo berezia adierazten dute; hain zuzen, garaiko Bilboko txabolak.
FITXA TEKNIKOAIzena: Euskal Herria Helmuga
Zuzendaria: Patrizia Muñoz
Kamara: Amaia Monasterio
Zuzeneko soinua: Ivan Crespo
Postprodukzioa: Jose Miguel Vilalta
Musika: Karidadeko Benta