
DESALOJORIK EZ!
Azaroaren 30etik aurrera Barakaldoko Udaltzaingoek,
Polizia Autonomikoarekin batera, OLETA GAZTETXEAren
desalojoa burutu dezake, berriro ere udaletxeak eta
eraikuntzaren espekulatzaileek dauzkaten interes komunak
agerian utziz.
Eraikin hau okupatu genuenean, espekulazio
basatiaren beste biktima bat baino ez zen, helburu bakar
batekin: eraitsia izango zen etxebizitza gehiago eraikitzea,
diru kantitate handiak sortuz.
Egun, ia urte bat beranduago, Barakaldoko gazteon
topagunean bilakatu dugu, gazteena eta gazteontzat
eskainitako lekua bihurtuz. Hemen daramagun denboran
zehar hamaika kultur ekintzak burutu ditugu, Bagatzako
jaietako antolakuntzan parte hartu dugu eta Barakaldoko
gazteei lokal bat eskaini diegu.
Hala ere, badirudi proiektu hau ez datorrela bat
Barakaldoko udaletxe faxistaren interesekin. Ez ditu
gazteontzako alternatibak eskaintzen eta gazteok
alternatiba horiek eskaintzeko baliabideak ditugunean beti
oztopoak jartzen ditu hauek suntsituz. Gainera, “usurpazio”
delitu bat leporatuta, 5 gazte inputatuak daude. Beraz,
beste behin ere, PSOE-PPk errepresioa eta indarkeria
erabili du gazte konprometitu eta antolatuen lana bidetik
kentzeko. Hori dela medio, Gazte Asanbladak argi utzi nahi
du, bai gaztetxean bai kalean tinko erantzungo ditugula
jasotako erasoei, gazteria isiltzen ez garelako!
BARAKALDO GAZTEA GORRIA ETA ASKEA!
BGA
Barakaldoko Gazte Asanblada








