2011/01/31

Gazte egun txikia Bilbon

Otsailaren 3an GAZTE EGUN TXIKIA burutuko dute alde zaharreko 7KATU gaztetxean. Egun hau  otsailaren 12an egingo den Gazte egunerako prestaketa izango da eta irabaziak Gazte Egunaren  finantziazioan laguntzeko erabiliko dira. 
Hona hemen programazioa: 
-20:30etan: XENTIMORIK GABE antzezlana (Ramon Agirre eta Inazio Tolosa. Hitzak: Pako Aristi.)
-22:15etan BIZKAIKO GOLFOAK (ITZIARREN SEMEAK taldeko kideen proiektu akustiko berria)

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada