2011/02/17

Domekan Zinemaldia

 Domeka honetan zinemaldia dekogu 18:30etan. Plaza Beltza kulturguneak aukeratutako filma izango da oraingoan: HUNGER.
Hunger 1981an Ipar Irlandako Long Kesh espetxean hamar preso errepublikanoek hil arte burutu zuten gose grebaren inguruko filma da. 2008an Cannesko zinemaldian Urrezko Kamera saria jaso zuen Un Certain Regard sailean; Donostiako zinemaldian ere eskeini zen Zabaltegi-Perlak sailean. Jatorrizko bertsioa euskarazko azpidatziekin eman zuten bertan.
 Bobby Sands(Michael Fassbender) da filmaren figura zentrala. Berak gidatu zuen preso errepublikanoen estatus politikoaren aldeko gose greba, eta horren ondorioz hil zen 1981ko maiatzaren 5ean. Filmak Sands hil aurreko sei asteak hartzen ditu, kartzelarien jazarpena, borrokan diharduten presoen egoera,IRAk kartzelarien aurkako ekintzak eta heriotzaren arteko gose greba azaltzeko. 90 minutuko iraupena dauka eta ikustea merezi duen filme horietako bat da.
Pelikularen ostean ohi bezala hanburgesa gozoak afaltzeko aukera egongo da.

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada