Sopelan segurtasun arduradun den Josu Landaluze, azken aldi honetan, gazteriak merezi ez dituen oztopoak jartzen ibili da. Sopela parte-hartzaile bat lortu nahiez harrotzen den pertsona hau, inoiz ez da gazteongana hurbildu beraien interesak ezagutzeko. Guk, gazte asanblada moduan, berarengana joan behar izan ginen Sekeko Gaztetxearen 1. Urteurrena ospatzeko 22:00etararteko ordutegi baimena jaso genuenean. Zapatu baten urteurreneko ekimenak 22:00etan bukatu beharraren zergatia galdetu ostean, ordutegia 00.00etan finkatu zen 'bapatean'. Bere jarrera oso zorrotza eta itxia izan zen: Hau da dagoena, eta ez dago beste aukerarik.
Eta herritarrak entzuten dituela esaten du! Entzun bai, baina jaramon egin barik!
Gainera bere gobernu taldeak zentzu gabeko alternatibak eskeintzen ditu, Gazte Lekua hain zuzen ere. 13 eta 18 urte bitartekoentzat zuzenduta dagoen espazioa da, eta badirudi tarte horretatik kanpo daudenak, gazte izateko eskubiderik ez dutela. Gunea enpresa batek kudeatzen du, bere antolakuntzan gazteen esku-hartzea onartzen ez delarik, eta helburua argiak dauzka; Gazteak kontrolpean edukitzea eta PNV ren irudi publikoa apaintzea. Eta herritarrak entzuten dituela esaten du! Entzun bai, baina jaramon egin barik!
Hau da Josu Landaluzek nahi duen herri parte-hartzailearen eredua, gazteri pasiboa eta isilarekin. Landaluzek ez du Gaztetxerik nahi herrian, Landaluzek ez du gazteon kritikotasuna piztuko duen gunerik bultzatuko, Landaluzek ez ditu gazteen beharrak eta arazoak asetu nahi, Landaluzek ez du gune autogestionaturik nahi, Landaluzek ez ditu gazteak entzungo... Baina Landaluze alkate izan nahi du.
Guk beste Sopela batean sinisten dugu, norbanakoen matxinadaren ondorioz sortuko dena, eta zu, zer nolako herria nahi duzu?



0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada