2011/09/24

KUKUTZAREN ERUSTEA


Atzo, Irailak 23, duela hamahiru urte Bilboko Errekalde auzoko gazteen iniziatiba propioz sortutako Kukutza III gaztetxea eraitsi zuten. Euskal Herriko gaztetxe mugimenduen erreferentzia eta eredu bihurtu da urte horiek guztietan zehar Kukutza, izan ere, alternatiba kultural, sozial, politiko eta kolektiboak garatu dituen gune askea izan da.  Horrela, ekintzez beteriko gune parte-hartzailea bihurtu dute Kukutza auzoko gazteek.
Arratsaldeko 17:00etan baieztatu zuen epaileak  gaztetxearen erauzketa eta, horrekin batera, makinak suntsiketa lanetan hasi ziren, oraindik barruan  gazteak geratzen zirela  kontuan hartu gabe. Bitartean, Kukutzari babesa adierazteko hurbildu ziren toki guztietako  gazte zein helduren aurka  bortizkeria handiko karga polizialari ekin zion Ertzaintzak, auzo osoa hartuz eta plazako  jendea disolbatuz.  Aresen txakurrek arratsalde guztian zehar erabilitako  bortizkeriak zauritu mordoa eragin zituen  eta 31 gazte atxilotuak izan ziren.
Bere aldetik, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea epaileak hartutako erabakiaren alde agertu  da , Kukutza okupazio ilegalaren kasu nabarmena dela  adieraziz eta udaletxearen jarrera  jabetza pribatuak  babestearen aldekoa izango dela garbi utziz. Herriak alkatearen dimisioa eskatzen du, atzo Errekalden gertaturikoa Euskal Herriko gazte mugimenduaren eta, aldi berean, herri oso baten aurkako eraso erabat onartezina dela ikusita.

AURRERA KUKUTZA!! 

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada