Errotxapeako asanblearen komunikatua:
Zu bezala, hiri honetan, auzo honetan bizi (edo saitu egiten) gara. Gu ezagutzen gaituzu guk sentitu izan duguna zuk sentitu izan duzulako. Zuk bezala, prekaritate eta langabeziaren artean malabarismoa egiten dugu. Sufrimendu eta miseriaren kudeatzaileak hitzarmena egitean, lan gehiago egitera eta bankuen atzaparretan eta pentsio-fondo pribatuetan erortzera behartzean, amorru berdina sentitu duzulako ezagutu egiten gaituzu. Zure lanatik eta bizitzatik ateratzen dituzten etekin eta dirutza banatzen ikusi dituzu. Zuk bezala, hainbeste urtetan elkartasunekiko eta ondasun komunei eraso kapitalista pairatu ondoren, ezintasuna sentitu dugu.
Baina gehiagorik ez! Gurea dena, komuna dena errekuperatzea erabaki dugu. Greba guztietan egon gara, ostegunean ere zurekin egon ginen eta gaur hutsik zegoen auzoko gune bat ireki dugu zure zentro soziala izateko, zure gaztetxea, gure ideiak eta desioak martxan jarri ahal izateko tokia.
Ezintasuna poztasun bihurtu dugu, kapitalismotik kanpo bizimodu kolektiboa eraikitzeak ematen duen alaitasunean. Bizimodu hobea nahi dugu, kontsumista ez den bizitza, beldurrik ez duen bizitza, haien arau sexualik ez duena, beraien kultura elitista ez duena, haien pasibotasuna ez dena . Tresna guztiak zure (gure) esku daude. Lan egin dezagun hiri hobea eraikitzearen alde, mundu hobea zabalagoa izan dadin.
Hiri berri bat irudikatzeko garaia da, kapitalismotik at dagoen gizatea; eraldaketa ez da erreforma estataletik etorriko, eraikuntza komunala, elkar laguntza, elkartsuna eta askeak diren espazioetatik baizik.
Marcelo Celayeta 85, Errotxapea