“Bizkaia benetan maite” Koordinadorak auzo elkarte, talde ekologista eta herritar guztiak orohar gonbidatzen ditu Bizkaiaren defentsan abiatuko den martxa erreibindikatiboan parte har dezaten,eta gizarte eta ingurumen ikuspegietatik bideragarria eta orekatua den Bizkaiaren alde prestatu dugun adierazpenarekin bat egitea.
Martxak bi fase izango ditu:
1. FASEA. MARTXOAK 26. BBMren aurkezpena Armintzan
11:00etan. Txalaparta eta bertsolariak
11:30etan. Prentsaurrekoa
12:00etan. Basordara Martxa eta Zentralaren inguruko hitzaldia
14:00etan. Batukada eta Musika taldea
14:30etan. Pintxoak
2. FASEA. APIRILAK 2-3. Plentzia-Muskiz Martxa
Apirilak 2: Plentzia-Santurzi
Apirilak 3: Santurtzi-Muskiz