2011/09/27
ostegunak 29 danok errekaldera!
kukutzak luzaturiko deialdia:
MOBILIZAZIO MASIBOA, ERREBINDIKATIBOA, ZARATATSUA, DINAMIKOA!!
Osteguna, irailak 29, 19:30etan Eusko Jaurlaritzan (Bihotz sakratuaren plazan)
DENOK GARA KUKUTZA!!
PRENTSAURREKOA: Irailak 28 asteazkena, 10:30tan
Etiquetas:
Eguzki Sopela,
kukutza gaztetxea,
ostiaguna 29,
sekeko,
sopelako gaztetxea,
sopelakoga
Anonymous ere Kukutzaren alde
Anonymous-ek bidalitako mezua :Espainiar estatuko eta munduko herritar maiteak:
Bizitzen ari zareten udazken honetako egun eder hau etetea sentitzen dut, baina Bilbo hiri ederrean gobernuak eta botere polizialak eragindako jazarpena salatu beharrean gaude.
Gaur ikusitakoaren aurrean, derrigortuak sentitzen gara, gertatutakoa zabaldu eta informatzera. Botere polizialak herritar babesgabeen kontra erabilitako indarkeria ez dugu onartzen eta gaitzetsi egiten dugu.
Espekulazio finantzieroak solar huts eta hilak sortzen dituen bitartean, gure poltxikoetatik lapurtzen duten bitartean, bankuak erreskatatzen… gobernuak errespetatzea erabaki duen eskubide bakarra, jabetza pribatuarena izan da. Estatua sistema finantzierora saldu da eta ondorioak auzo bakoitzean ikus ditzazkegu. Honen arira adibide garbi bat ikusi dezakegu Errekaldeko zentru soziokulturala den Kukutzan eman den biolentziaz beteriko desalojoan eta ondorengo eraitsketan.

Anonymousek aukera eduki du Cabisa S.L. enpresak Kantanbrian datu faltsutzeak egin dituela jakiteko, baina ez hori bakarrik, narkotrafikoarekin zerikusia duten latinoamerikar industrian dauden negozio ezberdinetan ibiltzen dela ere jakin dugu.
Ikusten denez, gobernuak mafiako ugazabak sostengatzen ditu, hauek mekanismo juridikoen bitartez, gure oinarrizko eskubideekin espekula dezaten.
Badakigu honi laister iritxiko zaiola bukaera.
Anonymousek ez du onartuko Bilbon gertatutako ekintzak inpunitatez geldi daitezen eta are gutxiago errepikatu daitezen. Orregatik, berriz deitzen dizuegu Errekaldeko kaleetan protestatzen jarrai dezazuen, baita ere 2011ko Azaroaren 20an egingo den operazioan parte hartzera: #op20N izenekoa.
Espainiar gobernurentzako aipatu eguna, egun historikoa izatea lortuko dugu, bere medio errepresibo eta propaganda medioak sekula ahaztuko ez dutena.
Izengabeak gara.Legioa gara.
Ez dugu barkamenik ematen.
Ez dugu ahazten.
Itxaron gaitzazue!
2011/09/24
KUKUTZAREN ERUSTEA
Atzo, Irailak 23, duela hamahiru urte Bilboko Errekalde auzoko gazteen
iniziatiba propioz sortutako Kukutza III gaztetxea eraitsi zuten. Euskal
Herriko gaztetxe mugimenduen erreferentzia eta eredu bihurtu da urte horiek
guztietan zehar Kukutza, izan ere, alternatiba kultural, sozial, politiko eta
kolektiboak garatu dituen gune askea izan da. Horrela, ekintzez beteriko gune parte-hartzailea
bihurtu dute Kukutza auzoko gazteek.
Arratsaldeko 17:00etan baieztatu zuen epaileak gaztetxearen erauzketa eta, horrekin batera, makinak suntsiketa lanetan hasi ziren, oraindik barruan gazteak geratzen zirela kontuan hartu gabe. Bitartean, Kukutzari babesa adierazteko hurbildu ziren toki guztietako gazte zein helduren aurka bortizkeria handiko karga polizialari ekin zion Ertzaintzak, auzo osoa hartuz eta plazako jendea disolbatuz. Aresen txakurrek arratsalde guztian zehar erabilitako bortizkeriak zauritu mordoa eragin zituen eta 31 gazte atxilotuak izan ziren.
Bere aldetik, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea epaileak hartutako erabakiaren alde agertu da , Kukutza okupazio ilegalaren kasu nabarmena dela adieraziz eta udaletxearen jarrera jabetza pribatuak babestearen aldekoa izango dela garbi utziz. Herriak alkatearen dimisioa eskatzen du, atzo Errekalden gertaturikoa Euskal Herriko gazte mugimenduaren eta, aldi berean, herri oso baten aurkako eraso erabat onartezina dela ikusita.

AURRERA KUKUTZA!!
Etiquetas:
asanblada,
Eguzki Sopela,
gaztxea,
kukutza,
sopelakoga
2011/09/23
2011/09/22
2011/09/21
KUKUTZA DESALOJATZEN ARI DIRA!!!!
Orain momentuan, Errekaldeko Kukutza gaztetxea desalojatzen ari dira!!
DENON ESKU DAGO GENOZIDIO KULTURAL HORI EKIDITEA!!
DENOK KUKUTZARA!!
EZ DIRA PASAKO!

2011/09/16
DOMEKA BEROAK BADATOZ !!!
Ikasturte barria martxan jartzeko gure DOMEKA BEROEKIN hasiko gara berriz ere!!
Igande guztietan 18:30etatik aurrera Gaztexea zabalik egongo da eta 20:00retatik 22:30etara hanburgesa eta bokata ederrez gozatzeko aukera egongo da.
Gainera aurten, berrikuntzekin dator eskaintza, hala nola, hanburgesa bejetarioanoaz gain beganoa ere izango dugularik.
Anima zaiztezte eta domeketaz gozatu Sekeko gaztetxean!!

domeka beroak,
Sekeko Gaztetxea
2011/09/13
ADI
KUKUTZA ALERTA GORRIAN!!!
Kukutzaren huste mehatxua gero eta hurbilago dugu.
Badirudi gaur gabaz edo bihar agertuko direla gaztetxea hustu eta erausteko asmoz.
Horrexegatik, Kukutza III Gaztetxeak deialdia luzatzen du DENON ELKARTASUNA ETA LAGUNTZA eskatuz, denon esku dago hori ekiditea.
Azken Guda Dantza hasi da beraz!!!!! Adi Egon Kukutzatik egingo diren deialdiei!!!
Besterik gertatzen ez bada, bihar goizean 11:00etan Prentsaurrekoa egingo da KukutzaIIIGaztetxean azken gertaerak azaltzeko.
EZ DIRA PASAKO!!! KUKUTZA IKUTU BEZ!!!!
2011/09/09
2011/09/08
KUKUTZA ALARMA GORRIAN!
Berria
Bilboko Udalak Kukutza gaztetxea eraisteko baimena sinatu duela jakinarazi dute gaztetxeko kideek. Baimen hori eraikinaren jabe Cabisa SA enpresaren esku dago une honetan, eta hari dagokio eraisteko lanak egitea. Eraikina hustu behar dute oraindik, eta epaileak hori egiteko agindua Ertzaintzari noiz emango zain daude. Behin hori gertatzen denean eraikina husteko lanak edozein unetan has daitekeela ohartarazi dute gaztetxeko ordezkariek.
Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea eraisteko baimena orain jaso berri duen arren, eraikin hori hesiekin ixteko ahalegina egin zuen Cabisa enpresak orain aste batzuk. Abuztuaren 2an egin zuten lehen saioa, baina auzoko bizilagunek zein gaztetxeko kideek galarazi zioten aurrera jarraitzea. Eraikinean egiten ari ziren zaharberritze lanak eragozteko saiotzat jo zuten neurria. Ordea, azkenean zaharberritze lanak egin zituzten abuztuak aurrera egin ahala.

desalojo arriskua,
kukutza gaztetxea
2011/09/04
AUZOLANAK SEKEKON
Iepa gaztiek!!!
Gaztetxeak berriro ere martxa har dezan konponketatxo batzuk egingo dira hurrengo egun hauetan, beraz antolatutako auzolanetan parte hartzera animatzen zaituztegu:
Irailak 7/ 8/ 9 an: sukaldea berriztatu eta margoketa lanak egingo dira.
Irailak 10/ 11 an: zabaiak konpontzeko pladurra jarriko da.
Irailak 12/ 13/ 14 an : garbiketa lanak egingo dira, gaztetxea txukun-txukun utzita irailak 18ko domeka beroarekin berriro ere martxan hasteko!!
ANIMA ZAITEZTE!!!!
(Auzolanak goiz eta arratsaldez egingo dira printzipioz, goizean 10.30etatik aurrera eta arratsaldean 17.00etatik aurrera. Dena dela, hemendik ordutegiak eguneratzen joango gara.)
...denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuek dena eman ez dezaten...

Suscribirse a:
Entradas (Atom)