Gainera "Ioni ezarritako zigor honek ez du inolako justifikaziorik eta ez dator bat garai berri hauetan gizartearen gehiengoak aldarrikatzen duen gatazka elikatzen duten jokaerak desagertu beharraren aldarriarekin" nabarmendu dute. Amaitzeko Gernikako Akordioaren sinatzaileek Etxegarairi euren babes osoa eskaini diote. "Era berean adierazi nahi dugu benetako konponbide demokratiko baten alde ari garen eragileok euskal herritarren kontrako eraso hauen aurrean erantzun bateratu bat ematearen beharra dugula" azpimarratu dute.
Hori dela eta datorren urtarrilaren 22rako, domeka, eguerdiko 13etatik hasita manifestazio baterako deia egin dute. "Alderdi politiko guztiei eskatzen diegu une honek exijitzen duen ausardia politikoa erakus dezaten" eskaera egin dute. Gogoan izan behar dugu Sopelako Udalean BILDUk mozio bat aurkeztu zuela ebazpen judizial honen aurka eta PNVk PPrekin eta PSE-EErekin bat egin zuela EZ bozlaketzeko eta beraz Sopelako auzokide honi babesa ukatzeko. sopela.net



0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada